Svanholm Singers (Suedia) – Nafarroako Nazioarteko Abesbatzen Zikloa
2025eko urriak 31 | 19:00
Maria de Maeztu Kultur Etxea
Erkidegoko erreferente kultural handienetako bat bihurtu den Nafarroako Nazioarteko Abesbatzen Zikloak 30. edizioa ospatuko du aurten. Maria de Maeztu Kultur Etxean, Nafarroako Abesbatzen Federazioak antolatutako egitarauaren baitan, Suediatik etorritako Svanholm Singers abesbatzaren kontzertua izango da. Sofia Söderbergek zuzendua, gizonezkoen ganbera-abesbatza bikain bat da. 1998an sortu zenetik gailendu egin da Suediako abesbatzen panoraman, adierazpen artistikoa eta musikala etengabe hobetzeko egiten duen lanean.
Bira ugari egin ditu, baita sari ugari lortu ere, bere kalitate musikalagatik eta originaltasunagatik ez ezik, ezagun duen bizitasun erakargarriagatik ere. Abeslarien ahots gazteak eta intonazio doia, Sofia Söderbergen zuzendaritza adierazkorrarekin batera, Svanholm Singers abesbatzaren bereizgarri bihurtu dira.