“Olvido Flores” – ESTEFANÍA DE PAZ

2024ko urriak 26 | 19:00

María de Maeztu Kultur Etxea

Foto evento

1936ko uztailaren 18an, gerra zibilari bide eman zion Errepublikaren aurkako altxamendu kolpistarekin batera, Lodosara iritsitako Anastasini Zirkuko 50 artistaren taldea desagertu egin zen arrastorik utzi gabe. Diotenez, batzuk fusilatu egin zituzten eta gainerakoak tropak entretenitzera behartu zituzten. Objektuen hizkuntzaren bidez, Olvido Flores narratzaileak edertasun mingots, poesia, zirku eta gerrako istorio bat kontatzen du, oroimenari eta inork lorerik eraman ez zien pertsona ahaztuei omenaldia izan nahi duena.

Topaketa talde artistikoarekin ikuskizunaren ondoren

Sarrerak: irailaren 15etik aurrera.

 

Volver arriba