«Pantxika Alter Ego»

2025eko martxoak 7 | 19:00

María de Maeztu Kultur Etxea

Foto evento

Pantxika Lamur emakume modernoa da, ez dakigu zenbat urtekoa (menopausiaren zorian dagoela dio), besteak beste generoen arteko berdintasunaren alde (feminismoa ere deitua) borrokatzen duena. Ezkongabe konbentzitua, bisexual eta lagunen oso laguna. Bere alter egoarekin (maniki bat) eta ezinbesteko publikoarekin batera, ikuskizun bat inprobisatuko du. Ikuskizun hori ez da berriro errepikatuko, aldi bakoitzean desberdina izango baita. Umorea eta giro ona bermatuta daude!

Zirika Zirkus konpainia 2003an sortu zuten Luis Lainez Taboadak (Boli) eta Ainhoa Juaniz Ezpeletak. Biak Zirku Eskolan trebatzen ari ziren eta Madrilgo Fabrica de Sueños lantegiko kideak ziren orduan. Ondoren, Iruñera etorri eta konpainia sortu zuten. Ordutik, dozena bat ikuskizun estreinatu dituzte.

Volver arriba