“Quelonia y el mar”
2025eko otsailak 9 | 18:00
María de Maeztu Kultur Etxea
Objektuen antzerkia eta zuzeneko musika. Antzoki bateko bastidoreen artean kontatutako istorioa. Abesti itxurako ipuin bat, adiskidetasunaz eta biziraupenaz hitz egiten duena. Batzuei mesede egiten dienak besteei kalte egin diezaiekeen mundu batean leku propio bat bilatzeari buruz hausnartzen duena. Dortoka txikia ilargirik gabeko gau batean jaiotzen da hondartzan. Bere senak esaten dio izarren uraren gaineko islari jarraitu behar diola. Jarraitu itsasoraino iristeko. Baina, hiriko argiek nahastuta, erabat bestelako mundu batean sartuko da, jakin gabe.
Gorakada 25 urteko ibilbidea duen konpainia da. Garai emankor horretan, eskularru-txotxongilotik eta aktoretik abiatuta, hainbat teknika, estilo eta eszenaratze garatu ditu. Bere ahaleginak eta lana familiari eskaini dizkio, bere ikuskizun gehienak haurrei zuzenduz. Gorakadak fantasiazko, abenturazko, magiazko eta ilusiozko mundu bat biziarazten digu.
Familientzako ikuskizuna (4 urtetik aurrera).