“Sexpiertos”
2024ko apirilak 13 | 19:00
María de Maeztu Kultur Etxea
Ana goxoki saltzaileak eta Nico garun-paralisia duen kazetariak beren bizipen afektibo sexualak azalduko dituzte inolako konplexurik gabe, norbere paralisiarekin, beldur, amets eta ilusio ezberdinak ditugula erakusteko. Bi lagunen istorioa, umorez eta minez tindatuta. Hamaika sari jasotako Tanttaka taldearen proposamen murgilgarri honi Max sari bat eman zioten 2023an. Mireia Gabilondok zuzendurik, Aitziber Garmendia eta Telmo Irureta dira protagonista; azkena aktore berri onenaren Goya saria irabazitakoa “La consagración de la primavera” filmagatik.