“Soñando con Peer Gynt”
2024ko apirilak 21 | 18:00
María de Maeztu Kultur Etxea
Gure istorioko protagonistek ideia zoragarria izan dute: hilabetez jarraian lo egin nahi dute etengabe, horrela uda osoa esna ibiltzeko aukera ederra izanen dutelakoan, gustukoena edo gehien nahi dutena egiteko. Egun argi betean, ordea, ezinezkoa da lo egitea. Eta ardiak zenbatzearen kontu hori modatik at dago erabat. Beraz, istorio irrigarriak asmatzea erabaki dute lokartzen laguntzeko. Saioak Henrik Ibsen antzerkigile eta Edward Grieg musikagile norvegiarren lana ematen du ezagutzera, bai eta Tom Johnson konpositore estatubatuarraren sorkuntza lan minimalistak ere, haien musikaren eta kontakizunen alderdirik dibertigarrienak eta zentzugabeenak agerian jarrita. Hori guztia, Peer Gynt pertsonaia lagun harturik. Ibsenek ondutako pertsonaia hori inspirazio-iturri izan zitzaion Carmen Santojari orainaldiaz gogoeta egiteko parada ematen duen ipuina idazteko. Musika eta antzerki ikuskizuna da, lau eskuko pianoarekin (Francesca Crocolino eta Silvia Sucunza) eta antzezlearekin (Belén Otxotorena).