“Susto”
2025eko urtarrilak 25 | 19:00
María de Maeztu Kultur Etxea
Lau komediante izuaren gaztelu batean ari dira lanean, ia jenderik iristen ez den lekuan. Kontuak ez dira aspaldi ateratzen eta haien bizi-mantenua hari batetik zintzilik dago. Showak funtzionatzea eta jendea dardarka egotea behar dute. Dena askoz errazagoa izango litzateke eurak izango ez balira ikaratuenak. Duela hogei urte hasi zen Maite Guevara klown, zirku eta antzerki fisikoaren munduan ikasten, Latinoamerika eta Europa arteko maisuekin trebatuz. 2016an, “¡Ahora!” lanarekin, publikoaren saria lortu zuen Zaragozako Pailazoen Jaialdian, Ikuskizun Onenaren atalean, eta “¡Qué Buen Día!” lanarekin, berriz, ikuskizun onenarena Ubedako Cucha Jaialdian, 2022an. 2023an saria jaso zuen ere Vilanova de la Fronterako Pailazoen Jaialdian.