“Welcome & Sorry” – GANSO & CIA
2024ko abuztuak 2 | 18:00
Larragueta

Bi antzezlek “Hamlet” antzezten dute, hasierako testuari erabat fidel. Hor dabiltza dozena bat artista eta teknikari lanean, antzezlana Shakespeareren hizkuntzan emateko, talentuz eta trebetasunez ez oso jantziak. Baina hori ez da oztoporik izanen, edo bai? Williamek burua altxatuko balu… ez legoke harro, baina, gutxienez irri eginen luke. Kaleko antzerki ikuskizuna. Klasiko handien eta haien inguruko estereotipoak erabiliko dituzte parodia egiteko eta, horrela, antzerki-lanbidea ikusarazteko. Keinu komedia da, klown moldekoa, jende guztiarendako.