Zinea: “Robot salvaje”
2026ko abuztuak 15 | 22:00
Oteitza
Sei robot galtzen ditu tifoi batean zamaontzi batek. Hondoratzearen ondoren, jenderik gabeko uharte batera iristen dira. Euretako bat baino ez da bizirik aterako kostaldean gertaturiko talkan. Roz robotak ingurune gogorrera egokitzen ikasi behar du, pixkanaka tokiko faunarekin harremanak sortuz.
“Robot salvaje” zientzia fikziozko, abenturazko eta biziraupeneko pelikula familiarra dugu, Torontoko Nazioarteko Zinemaldian estreinatu zena. Izen bereko liburu-sortaren zinemarako egokitzapen arrakastatsua da.