Zinema: “Asterix. Jainkoen egoitza”

2018ko urtarrilak 28 | 18:00

Edificio Multiusos de Berrioplano

Foto evento
  • Zenbatekoa: Gratis
Jesukristo aurreko 50. urtean gara. Galia osoan erromatarrak dira nagusi… osoan? Ez, galiar menderakaitz batzuen herrixkak aske dirau oraindik ere. Sumindua eta bere onetik aterata, Julio Zesarrek beste taktika bat erabiliko du: bere armadak herrixka indarrez hartzeko gauza izan ez direnez, erromatar zibilizazioa bera saiatuko da galiar barbaroak limurtzen. Horretarako, erromatarrendako egoitza handi bat, luxuzkoa, eraikiaraziko du herrixkaren ondoan: “Jainkoen egoitza”. Eroriko al dira gure lagun galiarrak diru tentagarriaren eta erromatar konfortaren tentazioan? Izanen al da herrixka turistak erakartzeko toki hutsa? Asterix eta Obelix gogor ahalegindu beharko dira Zesarren asmoak zapuzteko.
Volver arriba