‘Familia + Euskara’ zikloa
Albisteak
Azken urte hauetan bezala, Berriobeitiko Euskara Zerbitzuak euskararen inguruko ziklo bat antolatu du haur txikiak dituzten familiei zuzendua.
Familia osoarentzako euskarazko jolasak
Zikloa 3 eta 7 urte bitarteko haurrak dituzten familientzako bi tailerrekin hasiko da. Helburua familian jolasak ikastea eta praktikatzea da. Lehen tailerra urriaren 25ean, astelehena, Berriobeitin eginen da eta bigarrena azaroaren 3an, asteazkena, Artikan.
Elebitasunean bizi
Azaroaren 9an, asteartea, txikiak (0-3 urte bitartekoak) dituzten familiei zuzendutako tailerra izanen da. Bertan, beren bizitzako lehen fasean elebitasunaren bidean laguntzeko gakoak eskainiko dira. Euskara hizkuntza nagusia ez den familiei zuzenduta dago bereziki.
Bestalde, azaroaren 17an, asteazkena, Artikan ere, Iñaki Eizmendik (EBETE) erakutsiko digu nola lagundu gure seme-alabei eskolako lanetan, euskaraz ez badakigu.
Jolas eta jostailuen erakusketa
Zikloa amaitzeko, erakusketa bat izango da Maria de Maeztu Kultur Etxean. Azaroaren 22tik 24ra. Bertan, merkatuan dauden euskarazko jolas eta jostailuen bilduma zabala aurkezten da, horri buruzko aholkularitza eskainiz.
Iñaki Eizmendiren tailerra izan ezik, Dindaia Fundazioak eskainiko ditu gainerako jarduerak.
Agenda atalean ekitaldi bakoitzaren ordutegiak eta kokapena agertuko dira.
Jarduera guztiak doakoak dira. Guztietan (erakusketan izan ezik) aldez aurretik 012 telefonoan INSKRIPZIOA egin behar da.
– Urriaren 25eko tailerra (Berriobeitin). Izen-ematea urriaren 18tik 21era
– Azaroaren 3ko tailerra (Artikaberri). Izen-ematea urriaren 27tik azaroaren 2ra
– Azaroaren 9ko tailerra (Artikaberri). Izen-ematea azaroaren 2tik 5era
– Azaroak 17ko tailerra (Artikaberri). Izen-ematea azaroaren 11tik 15era.