‘Familia + Euskara’ zikloa

Albisteak

 

Azken urte hauetan bezala, Berriobeitiko Euskara Zerbitzuak euskararen inguruko ziklo bat antolatu du haur txikiak dituzten familiei zuzendua.

Elebitasunean bizi
Urriaren 25ean, asteartea, txikiak (0-3 urte bitartekoak) dituzten familiei zuzendutako tailerra izanen da. Bertan, beren bizitzako lehen fasean elebitasunaren bidean laguntzeko gakoak eskainiko dira. Euskara hizkuntza nagusia ez den familiei zuzenduta dago bereziki.
Bestalde, azaroaren 9an, asteazkena, Artikan ere, Iñaki Eizmendik (EBETE) erakutsiko digu nola lagundu gure seme-alabei eskolako lanetan, euskaraz ez badakigu.

Familia osoarentzako euskarazko jolasak
Zikloa 3 eta 7 urte bitarteko haurrak dituzten familientzako bi tailerrekin hasiko da. Helburua familian jolasak ikastea eta praktikatzea da. Lehen tailerra azaroaren 7an, astelehena, Berriobeitin eginen da eta bigarrena azaroaren 16an, asteazkena, Artikan.

Jolas eta jostailuen erakusketa
Zikloa amaitzeko, erakusketa bat izango da Maria de Maeztu Kultur EtxeanAzaroaren 21etik 23ra. Bertan, merkatuan dauden euskarazko jolas eta jostailuen bilduma zabala aurkezten da, horri buruzko aholkularitza eskainiz.

Iñaki Eizmendiren tailerra izan ezik, Dindaia Fundazioak eskainiko ditu gainerako jarduerak.

Agenda atalean ekitaldi bakoitzaren ordutegiak eta kokapena agertuko dira.

Jarduera guztiak doakoak dira. Guztietan (erakusketan izan ezik) aldez aurretik 012 telefonoan INSKRIPZIOA egin behar da.

– Urriaren 25eko tailerra (Artikaberri). Izen-ematea urriaren 18tik 24ra (info)
– Azaroaren 7ko tailerra (Berriobeiti). Izen-ematea urriaren 31tik azaroaren 4ra (info)
– Azaroaren 9ko tailerra (Artikaberri). Izen-ematea azaroaren 3tik azaroaren 9ra (info)
– Azaroak 16ko tailerra (Artikaberri). Izen-ematea azaroaren 11tik 15era (info)

 

Volver arriba