‘Familia + Euskara’ zikloa
Albisteak
Urtero bezala, Berriobeitiko Euskara Zerbitzuak euskararen inguruko ziklo bat antolatu du haur txikiak dituzten familiei zuzendua.
Familia osoarentzako euskarazko jolasak
Zikloa 3 eta 8 urte bitarteko haurrak dituzten familientzako bi tailerrekin hasiko da. Helburua familian jolasak ikastea eta praktikatzea da. Lehen tailerra azaroaren 3an, ostirala, Berriogoitin eginen da eta bigarrena azaroaren 22an, asteazkena, Artikan.
Elebitasunean bizi
Azaroaren 7an, asteartea, txikiak (0-3 urte bitartekoak) dituzten familiei zuzendutako tailerra izanen da. Bertan, beren bizitzako lehen fasean elebitasunaren bidean laguntzeko gakoak eskainiko dira. Euskara hizkuntza nagusia ez den familiei zuzenduta dago bereziki.
Bestalde, azaroaren 15ea, asteazkena, Artikan ere, Maddalen Aristegik (EBETE) hainbat gako emanen digu gure seme-alabei euskararekin eskolan laguntzeko, bereziki zuzendua seme-alabak jada D ereduan eskolatuak dituzten familiei.
Jolas eta jostailuen erakusketa
Zikloa amaitzeko, erakusketa bat izango da Maria de Maeztu Kultur Etxean. Azaroaren 28tik 30ra. Bertan, merkatuan dauden euskarazko jolas eta jostailuen bilduma zabala aurkezten da, horri buruzko aholkularitza eskainiz.
Maddalen Aristegiren tailerra izan ezik, Dindaia Fundazioak eskainiko ditu gainerako jarduerak.
Agenda atalean ekitaldi bakoitzaren ordutegiak eta kokapena agertuko dira.
Jarduera guztiak doakoak dira. Guztietan (erakusketan izan ezik) aldez aurretik 012 telefonoan INSKRIPZIOA egin behar da.
– Azaroaren 3ko tailerra (Berriogoiti). Izenematerik gabe (info)
– Azaroaren 7ko tailerra (Artikaberri). Izenematea Haurtzaindegi Zerbitzurako, azaroaren 2tik 6ra (info)
– Azaroaren 15eko tailerra (Artikaberri). Izenematea azaroaren 9tik 14ko 13:00ak arte (info)
– Azaroak 22ko tailerra (Artikaberri). Izenematea azaroaren 15etik 21eko 12:00ak arte (info)