Gabonetan ingelesezko hizkuntza-murgiltze ludikoa egiteko programa

Destacados en portada

Berriobeitiko Udalak ingelesaren murgiltze linguistiko ludikoko programa zabaltzen laguntzen du. CNAI Nafarroako Gobernuaren Sozietate Publikoa , Hezkuntza Departamentuari atxikia, da programa hau antolatzen duena. Winter time & Friends programa da, eta, beste urte batzuetan bezala, Gabonetako oporraldian egingo da, familia bateragarri egiten laguntzeko.

Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikasleei zuzendutako asteroko gaikako programa bat da. Bertan ingelesa modu ludikoan praktikatuko da eta hori izango da ikasleen eta irakasleen arteko komunikazio-hizkuntza bakarra.

Proposatzen den ordutegia 9: 00etatik 14: 00etara da eta gai ezberdinak dituzten bi txanda eskaintzen dira:

– 1. txanda: abenduaren 23an eta 24an

– 2. txanda: abenduaren 27, 28, 29, 30 eta 31.

Ikasle bakoitzeko prezioa 35 €-koa da 1. txandarako (2 egun) eta 84 €-koa 2. txandarako (5 egun), eta deskontuak ditu familia ugariko.

Informazio gehiago: http://www.cnai.es/

Volver arriba