Har ezazu parte hiri garraioari buruzko tailerretan

Más Noticias

Iruñerriko Mankomunitateak lurralde tailerra eginen du Berriobeitin urtarrilaren 11n, ostegunarekin, herritarrek garraioari buruz duten iritzia jakiteko. Bilera 19:00etan hasiko da Artikako Kultur Etxean. 90 minutu iraunen du eta, batez ere, Eskualdeko Hiri Garraioaren barnean dauden kontzejuentzat izanen da: Aitzoain, Artika, Berriobeiti eta Berriogoitirentzat, alegia.

Iruñerriko Mankomunitateak doako autobus bat jarriko du interesatuen eskura. Horrela, urtarrilaren 11n, 18:30ean abiatuko da Berriobeitiko pilotalekutik Kultur Etxera, eta behin saioa bukatutakoan, atzera itzuliko da.

Iruñerriko Mankomunitateak martxan jarri duen Hiri Mugikortasun Iraunkorreko Planaren barnean dago tailer hau. Planaren helburu nagusia garraioaren erabilera modalak aldatzea da, eta horretarako, jendeak parte hartzeko lantegiak antolatu ditu lurraldez lurralde, herritarrek beren ideiak eman ditzaten.

Ezagutu Hiri Mugikortasun Iraunkorreko Plana.

Volver arriba