Hasi dira Artikako pasabidea sendotzeko lanak

Albisteak

Eguraldiak laguntzen badu, lanak urriaren 15ean hasiko dira, pasabidea egungo araudira egokitzeko asmoz; zehazki, pasabidearen egitura sendotuko da. Asmoa da lan guztiak urrian berean egitea, baina pasabidea ez da itxiko, sendotze-lan gehienak arrapalen azpian eginen baitira. Une jakin batzuetan, dena den, jendeak teknikarien oharrei jaramon egin beharko die, soldadura-lanek eragiten dituzten txinpartak eta bestelako trabak saihesteko.

 

Volver arriba