HAUR PARKEEN MANTENAMENDUA
Albisteak
Azken hilabete hauetan hainbat jarduketa egin dira udalerriko haur parkeetan. Lehenik, parkeen mantenamenduaren esleipena duen Maderplay enpresak, parke guztien azterketa egin zuen, beraien egoera ebaluatzeko eta kasuan kasu egin beharreko konponketen lehentasunak ezartzeko.
Hortik aurrera, zabuen eta parkeen seguritateaz eta funtzionamendu egokiaz txostenean gomendatutako hainbat konponketa egin dira. Urgentziazko ekintza hauek egin ondoren, abenduaren zehar, estetikarekin eta apainketarekin loturiko beste batzuk eginen dira.
Bestalde, berniza eta tindua erosiko dugu, hiri-hornigarri hauen mantenamendua tarteka egin ahal izateko, haiek erabat hondatzea saihesteko.