‘Haurren Aurrean Helduak Heldu’ ekimena

Albisteak

Udal Euskara Zerbitzuak Berriobeitiko heldu euskaldunak -gurasoak, bereziki- gonbidatu nahi ditu Topaguneak antolaturiko Haurren Aurrean Helduak Heldu ekimenean parte hartzeko.

Zer da Haurren Aurrean Helduok Heldu ?

Guraso eta zaintzaileei euren arteko, hau da, helduen arteko euskararen erabileran eragiteko ekimena da, betiere umeei eredua emateko euskararen erabileran.

Izan ere, maiz helduok haurrei eskatzen diegu geuk ondoren betetzen ez duguna eta horrexegatik ezinbestekoa da haurren inguruan dauden helduak kontzientziatzea eskaintzen dugun ereduaren garrantziaz. Geuk inguruko euskaldunekin euskaraz egiten ez badugu, nola espero haurrek euskara erabiltzea?

Noiz izanen da?

2023ko urriaren 19tik 29ra.

Zer egin?

Zure inguruko sare sozialean ariketa sozial honen berri zabaldu eta, urriaren 19tik 29ra, haurren aurrean zaudetelarik, erronka hauek planteatu:
1. Euskaraz ondo moldatzen bazara:

  • Lehen hitzak euskaraz egin, euskara ulertzen duten ezagunei.
  • Ulertzen duten kideekin eutsi beti euskarari, baita hauek erdaraz hitz eginda
    ere.

2. Hitz egiteko zailtasunak badituzu, baina ulertzen baduzu:

  • Gonbidatu zure ingurukoak euskaraz jarrai dezaten /aritu daitezen zurekin.
Volver arriba