Haurrentzako Aste Santuko hiri kanpaldiak 2021
Albisteak
012-Infolokal telefonoaren bitartez egin ahal izango dira, martxoak 9 eta 10, 8:00etatik 18:00etara, haurrentzako Aste Santuko hiri kanpaldietarako aurre izen emateak, beti ere pandemiaren bilakaerak aisialdi-heziketa jarduera hau konfirmatzea eta beharrezko bermeekin garatzea ahalbidetzen badu. Udalak eskaintza bertan behera uzteko aukera izanen du ezinbestean. Hala gertatuz gero, ordaindutako zenbatekoa itzuliko da. Egitaraua webgune honen bitartez ezagutaraziko da izen emateak baino aste bat lehenago.