Haurrentzako udako hiri kanpaldietarako aurre izen emateak, ekainak 1 eta 2
Albisteak
Giza Eskubideetako Ministeritzak iragarri duenez, Autonomia Erkidegoekin batera, Aisialdi Hezitzailearen arloko Deseskalatze Plangintza bat lantzen ari da udako kanpaldiak bezalako jarduerak berme guztiekin aurrera eraman ahal izateko. Udalak, ahal bada eta mota honetako jarduerak haurrei zuzendu daitezkeela konfirmatzen bada, aurretik Osasun Ministeritzaren protokoloak bete beharko dituen plangintza horretan ezartzen diren aginduei egokituko du bere eskaintza. Edozein modutan, kanpaldiak ez dira uztailaren 1a baino lehenago hasiko. Aurre izen ematea ekainak 1 eta 2 egin ahal izango da 012-Infolokal telefonoan (948-012012) 8:00etatik 19:00etara. Egitarauaren zehaztasunak laster ezagutaraziko dira.