Heldu da “Irakurri, gozatu eta oparitu” ekimena

Destacados en portada

Horra hor Euskaltzaleen Topaguneak, euskara zerbitzuek (Berriobeitikoak, adibidez) , liburutegiek eta hainbat elkartek antolatutako ekimena euskarazko literaturaren kalitatea eta oparotasuna gizartean zabaltzeko, eta era berean,
irakurzaletasuna sustatzeko eta liburutegi publikoen erabilera bultzatzeko. “Irakurri, gozatu eta oparitu” kanpainak maiatzaren 31ra arte iraunen du. Eskatu liburutegi publikoan liburu bat maileguan. Irakurri, eta itzultzen duzunean, bete fitxa erraz bat eta, ordainez, txartel bat jasoko duzu. Horrela, euskarazko liburu bat erosten duzunean, % 35eko deskontua eginen dizute.
Parte-hartzaile guztien artean, 30 euroko erosketa-txartel bat ere zozketatuko da.

 

Volver arriba