Hiri-kontribuzioaren ordainketa ekainaren 11an bukatuko da
Albisteak
Landa- eta hiri-kontribuzioaren lehenengo sehilekoa borondatez ordaintzeko epea ekainaren 11an bukatuko da. Helbideratugabeko ordainagiriak ordaintzeko moduak dira: udal web orrian, 012 telefonoaren bidez edo La Caixa edo Nafarroako Rural Kutxaren edozein sukurtsaletan dagokion ordaingiria aurkeztuta.
Helbideratutako ordainagiriak zuen kontuetan kargatuko dira ekainaren 11an.