HITZARMENA DGTREKIN
Albisteak
Trafikoko Zuzendaritza Orokorrarekin egindako hitzarmen berriak zabaldu egin du Espainiako Udalerri eta Probintzien Federazioak Trafikoko Burutza Zentralarekin 2009an sinatutako akordioa, trafikoaren eta bide segurtasunaren arloan zenbait ekintza garatzeko. Udalaren eginkizun berrien artean, honakoak dira nabarmentzekoak: puntuak kentzen dituzten zehapen larri eta oso larrien berri ematea Gidarien eta Arau-hausleen Erregis- troari; trakzio mekanikoaren gaineko zerga zor duten autoak Ibilgailuen Erregistrora jakinaraztea; udal barrutian gertatu diren istripuen parteak prestatu eta Biktimen eta Trafiko Istripuen Erregistrora jakinaraztea; edota DGTk Estatu osorako antolatzen dituen kanpainekin lankidetzan aritzea. Trafiko Burutzak, bere aldetik, kasuan kasuko erregistroetan sartzeko aukera emanen dio Udalari, eta behar diren informatika aplikazioak jarriko ditu abian datuak igortzeko, bai eta istripuei buruzko aldian aldiko informazioa ere.