I. Larrakletaren eguna arrakastatsua izan zen
Albisteak
Joan den urriaren 20an I. Larrakletaren Eguna (Larragetako bizikletaren eguna) ospatu zen. Oso harrera ona izan zuen, 40 bat lagunek partu hartu zuten eta.
Jaia bizikleta tailer batekin hasi zen, zulaketak eta beste arazo batzuk konpontzen irakasteko.
Txirrindula lasterketari dagokionez, hiru ibilbide izan ziren. Txikiena (0,5 km), txikiei zuzenduta, herriaren barnean abiatu zen. Bigarren ibilbidea, 10 kilometrokoa, Lotzatik eta Itzatik pasatu zen Larragetara itzuli baino lehen. Eta luzeena, 24 kilometrokoa, herri hauen artean abiatu zen, baina ibilbide gogorragoak ziren.
Eguna ondo bukatzeko, herri bazkaria izan zen.