Ibilaldi osasungarriak itzuli dira

Albisteak

2023an, ibilaldi osasungarriak itzuliko dira. Lehenengo hitzordua otsailaren 3an izango da, baina otsailetik abendura bitartean, hileko lehen ostiralean irteera bat antolatuko da oinez, gure udalerriko hainbat leku bisitatuz, pilates ariketak eta luzaketak nahastuz.

Irteerak gehienez ere ordubetetik 2 ordura bitartekoak izanen dira, ibilbidearen arabera. Nordicwalking makilak eramatea komeni da, baina makilak daude maileguan uzteko.

Ez da beharrezkoa izena ematea. Adierazitako lekura eta orduan joan besterik ez da egin behar, eta monitorea zain egongo da.

Volver arriba