IRAKURRI, GOZATU ETA OPARITU
Albisteak
Gozatu bidaiaz
Irakurzaletasuna sustatzeaz batera, euskarazko literatura eta herrietako liburutegiak ezagutaraztea dira egitasmoaren helburuak.
Iruñerriko zortzi Udalen euskara zerbitzuak eta Euskaltzaleen Topagunearen ekimenez jarri da martxan egitasmoa eta herrietako liburutegi publikoak erdigune eta laguntzaile aktiboak izanen dira.
Apirilaren 1etik maiatzaren 31era arte, jarraitu hiru pausu hauek:
1. Irakurri. Lehenengo pausoa irakurtzea da, euskaraz irakurtzea, alegia. Horretarako, Artikako Liburutegi Publikora joan eta euskarazko edozein liburu maileguan eskatu.
2. Gozatu liburua irakurriz. Liburutegira itzultzean, galdetegi sinple bat bete eta gero, liburuzainak erosketa-txekea emango dio irakurleari herriko liburu-dendetan erabiltzeko.
3. Oparitu. Azken pausua, liburua oparitzea da: lagun bati, senide bati, edo norbere buruari.
Liburutegian jasotako txartelarekin, euskarazko liburu bat erosten baduzu, %35 merkeago ordaindu ahalko da hainbat liburu-dende hauetan besteak beste: Berriozarko Ilargi eta DA2, eta Iruñeko Karrikiri, Elkar eta Katakrak. Azken eguna txekea erabiltzeko: 2016ko ekainaren 11.
Parte-hartzaileen artean zozketa bat ere eginen da. Apirila eta maiatza bukaeran, 30 €ko erosketa-txekea bana zozketatuko da hile horretan parte hartu dutenen artean.