Iruñerriko Mankomunitateak Etxeko, Auzoko eta Eskolako Konpost Onenarendako III. Saria deitu du

Albisteak

Iruñerriko Mankomunitateak, Iruñerriko Zerbitzuak, S.A. sozietatearen bitartez, Etxeko, Auzoko eta Eskolako Konpost Onenarendako III. Saria deitu du. Izena emateko epea apirilaren 14an bukatuko da.

Deialdia pertsona eta talde hauentzat da: Iruñerriko Mankomunitatearen esparruan, etxean, auzoan edo eskolan konposta egiten duten pertsonak, direla IMk sustatzen dituen etxeko konpostajerako kanpainetan parte hartzen dutenak, direla bere kasa egiten dutenak. Auzoko konpostajerako guneek gune bakoitzeko boluntarioen bidez eman ahal izango dute izena. Eta ikastetxeek baimendutako pertsona baten bidez egin ahal izango dute.

Bases euskera

Volver arriba