Iruñerriko Mankomunitateak proba pilotu bat abiarazi duko Artika Berrin

Destacados en portada

Iruñerriko Mankomunitateak bestelako ekintzak abiaraziko ditu gai organiko bereizia biltzeko, gainerako frakzioa nabarmen murrizteko eta beste gainerako frakzioen bilketa bereizia hobetzeko. Zehazki, ekainaren 18tik aitzina, bi ekintza jarriko dira abian, biak ere era esperimentalean, eta behin aztertutakoan, Iruñerriko gainerako herrietan ezarri ala ez erabakiko da.
Proba pilotuak Azpilagañan eta Artika Berrin eginen dira; haien bidez, erabiltzaileak identifikatu eta zenbat hondakin botatzen dituzten jakinen da, helburua baita jendeak askoz ere hondakin gehiago bereiztea jatorrian.
Horretarako, edukiontzi marroia irekitzeko egungo giltza unibertsal eta anonimoaren ordez, txartel magnetiko bat erabiliko da, hondakin-kontratuaren (helbidea) zenbakiari lotuta egonen dena. Txartelaren bidez, bi edukiontzi irekiko dira: edukiontzi marroia, eta gainerako frakzioarena. Bi kasuetan hainbat datu erregistratuko dira: ordua, edukiontziaren kokapena eta titularitatea. Bestalde, gainerako frakzioaren edukiontziaren ordez edukiontzi gris bat paratuko da, kolorez grisa, pedalik gabea, eta ahoa beherago izanen duena.

Bisitak atez ate

Bi bisita txanda eginen dira etxez etxe, atez ate, bai eta ekoizleei ere, bi txartel banatzeko etxeko/establezimendu baqkoitzeko, eta sistema berria zertan datzan azaltzeko. Bisitak astelehenetik ostiralera eginen dira, goizean eta arratsaldean, maiatzaren 28ko eta ekainaren 4ko asteetan.

Informazio guneak

Bigarren bisita-txandaren ondotik, informazio gune bat paratuko da, etxeetan ez zeuden herritarrek hara jo eta txartelak jaso ditzaten; halaber, argibide guztiak emanen zaizkie.

Informazio guneak ekainaren 11ko eta 18ko asteetan jarriko dira, astelehenetik ostiralera, goizean eta arratsaldean; hau da, zerbitzua abian jarri aurreko astean eta aste berean.

Proba pilotuaren jarraipena

Orain arte azaldutakoaz gainera, behin zerbitzu berrian abiarazitakoan, eta proba pilotuaren sei hileko iraunaldian, jarraipena eginen da, zalantzak argitzeko, jokaera okerrak zuzentzeko eta hobekuntzak egiteko.

Volver arriba