JUAN MARÍA ALBIZU (PLAZAOLA), BERRIOBEITIKO ALKATE BERRIA

Albisteak

Juan María Albizu (Plazaola) Berriobeitiko alkate berria da, Udal berria eratzeko bilkuran EH Bilduren sostengua lortu baitzuen. Plazaola, zehazki, Podemos, GeroaBai I-E eta independienteei loturiko jendeak osaturiko taldea da, eta botorik gehien eskuratu zituen joan den maiatzaren 24ko hauteskundeetan (757 boto); ondotik, oso hurbil, Agrupación Ayuntamiento de Berrioplano taldea gelditu zen, 726 botorekin. Hirugarren indarra Bildu izan zen, 547 botorekin. UPNk 465 boto izan zituen, eta PSN-PSOEk, 196 boto.

Bestalde, eta Berriobeitiko udalerriko biztanleriak gora egin duenez, Udalak orain 13 zinegotzi ditu (iragan legealdian, berriz, 11).Udala eratzeko bilkura ekainaren 13an egin zen, eta Plazaolak bere lau zinegotzien eta EH BIlduko hiruen sostengua jaso zuen. UPNk eta AABko hiru zinegotzietatik bik (Alicia Urdangarín ez zen bertaratu) beren zerrendaburuari eman zioten botoa, eta PSN-PSOEk zuri bozkatu zuen.

Volver arriba