KORRIKA BERRIOBEITITIK ZEHAR
Albisteak
Apirilaren 9an, Korrika gure udalerritik igaro zen Iruñerako bidean. Gaueko ordu txikiak izan arren, goizaldeko 4:30ak aldera, jende andana bildu zen.
Udalak erositako kilometoa, hain zuzen ere, udaletxetik bertatik pasatu zen eta alkatea eta beste zinegotzi batzuek lekukoa eraman zuten txandaka.
Zendeako kontzejuen, komertzioen eta herritarren ekarpenekin beste kilometro bat erosi zen. Kasu honetan Berriobeitiko Euskaltzaleen Sareko (BES) lagunek eraman zuten lekukoa.