“La Reina del Arga”, Remigia Echarren funanbulista iruindarrari buruzko erakusketa eta antzerkia.

Albisteak

Datorren larunbatean, apirilaren 9an, 19:00etan, “La Reina del Arga” ikuskizuna izango da María de Maeztu Kultur Etxean. Nafarroako Antzoki Sareko Sendaberri (Paisaia Eszeniko Berriak) zikloaren parte den ikuskizuna.

SINOPSIA: Iruñeko karrika batek Remigia Echarren du izena. Iruindar hura oso ezaguna izan zen XIX.aren hasieran, eta jendeak Argako Erregina esaten zion. Estefanía de Paz Asinek funanbulista haren bizitza sinestezina kontatuko du agertokian, Remigia hil zenetik ehun urte joan diren honetan. Nondik sortu ote zitzaion altueretan zehar oinez ibiltzeko desio hura, noiz eta Iruñea hartan? Ikuskizunean hainbat arlo uztarturik ikusiko ditugu, hala nola narrazioa, interpretazioa, objektu-antzerkia, ilusionismoa, arte plastikoak, zirkua, eta musika nahiz soinua, muntaketa honetarako berariaz onduak. Hori guztia, emakume liluragarri hori hobeki ezagutzeko.

Estefanía de Paz Asínek Remigia Echarrenen historia eta ibilbidea kontatzen du, aurkitutako dokumentu historikoetan, irudimenean eta publikoa bidaia emozional baten bidez garraiatzen duen interpretazioan oinarrituta.

Dibertigarria, historikoa, hurbila.

KONPAINIAREN BIOGRAFIA LABURRA
Estefanía de Paz Asín artista da, arte eszenikoen profesionala, beste konpainia, erakunde eta kolektibo batzuentzat lan egin du, sortzaile gisa duen gaitasuna abeslari, dantzari eta aktore gisa konbinatuz. Hainbat ikuskizun egin ditu Iruñean, 17 urterekin, 1998an. 20 urtetik gorako jarduera artistikoa du, eta diziplina anitzeko emakume artista da, zirkuan, antzerkian, dantzan eta ahotsean trebatua.
Ikuskizun propioen ekoizle gisa 2015ean hasi zen lanean, hamar proposamen baino gehiago egin eta ekoizpen horien eta beste batzuen 400 emanaldi baino gehiago egin ondoren, 2009tik aurrera.

 

ERAKUSKETA (apirilaren 4tik 12ra)

Erakusketa Estefania de Pazen proiektu artistikoaren osagarria da, artistak bere ikuskizuna prestatzeko egin duen ikerlanaren emaitza. Aurkitu zuen dokumentazio ugariari esker eta, bere sormenak bultzaturik, Remigia Echarren Iruñeako funanbulistaren bizitza ezagutzeko parada izanen dugu, haurtzarotik heriotzaraino: collageak, fotomuntaketak, objektuak, instalazio artistiko bat, askotariko agiriak…

Apirilaren 12ra arte egongo da ikusgai, erakusketa-aretoaren ohiko ordutegian: astelehenetik ostiralera, 16:00etatik 21:00etara, eta asteburuetan, Kultur Etxean jardueraren bat badago.

Sarrerak esteka honetan edo leihatilan daude eskuragarri, astelehenetik ostiralera, 16:00etatik 21:00etara.

Volver arriba