LANKIDETZA
Albisteak
Berriobeiti izeneko ur putzu bat Balein
Balei 130 biztanleko herrixka bat da eta oihan erdian dago, Botik 18 km-ra, Sierra Leonan. Bada, joan den martxotik, Berriobeiti izeneko ur putzu bat dute inguruko baratzeak eta soroak ureztatzeko. Berriobeitiko bake-epaile Emilio
Arrondoren eskuzabaltasunari esker egin da putzua, kargu horri dagokion soldatarekin bi putzu egin baitira Afrikan. Horrela, bete egin da Camino emaztearekin batera eraba-kitako proiektua; emaztea duela bi urte hil zen.