Lorategi berria Berriobeitiko Haur Eskolan

Destacados en portada

Urte berriak lorategi berria ekarri du Berriobeitiko Haur Eskolara. Hainbat espazioz horniturik dago, esperientzia hezigarri gehiago ahalbidetzeko eta adin tarte guztietako haurren beharrak asetzeko.  Inaugurazio ofiziala joan den abenduaren 22an egin zen, Eguberrietako Jaiarekin bat. Eskolako familiak eta langile taldea elkartu ziren.

Ilundain Haritz Berri Fundazioa arduratu da lanak diseinatu eta egiteaz.

Kanpoaldeko espazio berriak lau eremu ditu: berariazko lorategi bat bularreko haurrentzat, beren gelen kanpoaldean kokatua, umetxoak inolako arriskurik gabe mugitzeko; mugitu eta ezkutatzeko eremu bat, haurrek aukera izan dezaten laster egiteko, igotzeko, orekak egiteko edota atseden hartzeko; udaberrian martxan jarriko diren bi baratze-maila; eta itzal eremu bat legarren ondoan; bertan albizia bat landatu da, haurrak aterpetzeko, eta gainera, fruituak eta loreak emanen dizkie jolaserako.

Eremu horiekin batera, belardi bat erein da erdigunean, hainbat eginkizunetarako, zabaltasun sentsazioa eragiten duena.

Eskolako zuzendaritzak egindako ekarpenei esker egin da erreforma, bai eta Udalak obrak finantzatu izanari esker. Zuzendaritzak, gainera, lanaren beharrak eta irizpide pedagogikoak finkatu zituen.

Volver arriba