MARÍA DE MAEZTU KULTUR ETXEA. TABERNA BERRIREKIA.

Albisteak

Jessica Silva eta María Castillo dira Artikako María de Maeztu Kultur Etxeko atezaintza zerbitzu eta tabernaren esleipendun berriak. Taberna “La ventana de Artica” deitzen da, eta eskaintza askotarikoa eta zabala du: menuak astelehenetik igandera, hamaiketakoak, pintxoak, gosari eta askari osasungarriak. Asteburuetan, gainera, bermutak zerbitzatuko dira. Kudeatzaileek plater osasungarri eta ekologikoen alde egin dute. Ordutegia 9:00etatik 21:00etara da, astelehenetik ostiralera, eta 9:00etatik 18:00etara uda bitarteko asteburuetan. Atezaintza zerbitzuari dagokionez, ordutegia astelehenetik ostiralera da, 16:00etatik 21:00etara (9:00etatik 14:00etara, ekainaren 15etik irailaren 15era), eta Udalak larunbat eta jaiegunetan programaturiko ekitaldietan.

Argibideak: 948 57 14 34 eta Facebooken.

Maria,Jesica 1

Volver arriba