Mintzakide: Hartu, Eman, Eragin!

Albisteak

Euskara dakizu, euskara ikasten ari zara, baina ez duzu norekin praktikatu?
Mintzakide programaren bidez aukera izenen duzu zure euskara hobetzeko eta edo ikasten ari direnei laguntzeko.
Euskaraz mintzatzeko talde txikiak osatuko ditugu, astean behin elkartzeko.
Mintzakide ohiko bi talde iluntzean biltzen dira (bat Artika Berrin eta beste bat Aitzoainen)
Bestetik, Artika Berrin, parkean biltzen diren gurasoen taldea dugu (ostegunetan biltzen da arratsaldetan).
Izena emateko epea urriaren 25a arte egonen da zabalik, Udaleko Euskara Zerbitzuan edo Mintzakideen bloglean .
Informazio gehiago Topagunean (674351719, mintzakide@topagunea.com) edo Udaleko Euskara Zerbitzuan (948303129/634515384, euskara@berriobeiti.eus).

Volver arriba