MINTZAKIDE: Konturatzerako… euskaraz!!

Albisteak

Euskara dakizu, euskara ikasten ari zara, baina ez duzu norekin praktikatu?
Mintzakide programaren bidez aukera izenen duzu zure euskara hobetzeko eta edo ikasten ari direnei laguntzeko.

Euskaraz mintzatzeko talde txikiak osatuko ditugu, astean behin elkartzeko.

Mintzakide ohiko bi talde iluntzean biltzen dira (bat Artika Berrin eta beste bat Aitzoainen)

Bestetik, Artika Berrin, parkean biltzen diren gurasoen taldea dugu (ostegunetan biltzen da arratsaldetan).

Izena emateko epea urriaren 24a arte egonen da zabalik, Udaleko Euskara Zerbitzuan,  Mintzakideen bloglean edo hemen.

Informazio gehiago Udaleko Euskara Zerbitzuan (948303129/634515384, euskara@berriobeiti.eus) edo  Topagunean (674351719, mintzakide@topagunea.com).

Volver arriba