‘Mintzakide’ programa, euskara praktikatzeko
Albisteak
TÚ-tik GU-ra!!
Euskara dakizu, euskara ikasten ari zara, baina ez duzu norekin praktikatu?
Euskara ikasten ari direnei lagundu nahi diozu, beraiekin solas egiten?
Mintzakide programaren bidez aukera izenen duzu zure euskara hobetzeko eta edo ikasten ari direnei laguntzeko.
Euskaraz mintzatzeko talde txikiak osatzen dira, astean behin elkartzeko.
Talde horietako bat Aitzoainen biltzen da eta Artikan, berriz, bi daude.
Informazio gehiago:
Topagunean (674351719, mintzakide@topagunea.com)
Udaleko Euskara Zerbitzuan (948303129/634515384, euskara@berriobeiti.eus).