Mugitu
Albisteak
Jarduera fisikoa erregulartasunez egiteak eta sedentarismoa murrizteak eragin argia dute osasuna eta ongizatea hobetzeko eta bizi-itxaropena handitzeko. Jarduera fisikorik eza hilkortasun goiztiarraren faktore nagusietako bat da diru-sarrera handiko herrialdeetan, eta urtean milioi bat heriotza inguru eragiten ditu OMEren Europako Eskualdean. Horregatik, beharrezkoa da jarduera fisikoa areagotzea eta egoneko aldiak murriztea.
Edozein mugimenduk balio du. Zerbait egitea ezer ez baino hobea da. Mugi zaitez, zure erritmora.