NAFARROAKO ERDIALDEKO UHOLDE LARRIEN AURREAN AKORDIOA
Albisteak
Pasa den uztailaren 8an izandako eurite handiek eta Zidakos ibaiak gainezka egin izanak, bereziki, Nafarroako erdialdeko Tafalla, Erriberri, Puiu, Beire, Pitillas, Leotz etabeste hainbat herri kaltetu zituen, etxebizitzetan, garajeetan eta komertzioetan kalte garrantzitsuak eragiteaz gain, oinarrizko azpiegiturak ere kaltetuak izan zirelarik, baita herrietako komunikazio bideak, kaleak eta landabideak ere.
Zoritxarrez, uholde hauek, 25 urteko Zeru Cañada Zorrilla gaztearen heriotza eragin zuten, bizi zen Gardalain herrira kotxez zihoala.
Hondamendi natural honek eskumena duten administrazio publikoen parte-hartzea eskatzen du, baita hain larriki kaltetua izan den eskualdehonekiko elkartasun ekonomikoa adierazi nahi duten administrazio guztien diru-laguntza ere. Tafallako eta beste herri batzuetako udalek antolatutako auzolanetan herritar ugarik erakutsitako elkartasun pertsonalaz gain, beste toki-entitate batzuek auzolan ekonomiko bat sustatzea posiblea izanen litzateke, besteak beste, euriteek eragindako kalteak moldatzeko behar diren inbertsioei aurre egin ahal izateko.
Guzti honen aurrean, honakoa adostu du Berriobeitiko Udalak:
Lehena. – Udal honek uztailaren 8an Nafarroako Erdialdean gertatutako euriteen eta uholdeen ondorioz kaltetutako herritarrei eta udalerriei elkartasuna adierazi nahi die, eta, bereziki, Zeru Cañada Zorrillaren senitartekoei.
Bigarrena. – Zentzu berdinean eta udalerri horietako zerbitzuetan edo azpiegituretan euriteek eragindako kalteak berreraikitzen laguntzeko, 2.500euroko diru-laguntza bideratzea onartzen du Udalak.
Hirugarrena. – Udal honek kaltetuak izan diren herriei beraien elkartasuna adierazteko auzolan ekonomikoan parte hartzera animatu nahi ditu herritarrak, horretarako kaltetutako udalek ireki dituzten banku-kontuetan egokia ikusten duten ekarpena eginez.
Laugarrena. -Herritarrei akordio hauen berri ematea eskura dituen bitartekoen bidez.
Berriobeitin, 2019ko abuztuaren 6an
TAFALLAKO ETA ERRIBERRIKO UDALEK EGOKITU DITUZTEN KONTU KORRONTEAK
AYUNTAMIENTO DE TAFALLA – TAFALLAKO UDALA
– La Caixa ES85 2100 3696 6122 1015 1810 – Caja Rural de Navarra ES94 3008 0044 4140 3886 8321 – Laboral Kutxa ES16 3035 0114 19 114004 4394
AYUNTAMIENTO DE OLITE – ERRIBERRIKO UDALA
– La Caixa ES 98 2100 5012 1002 0009 2687