2020eko apirilak 29
2020ko haurrentzako udako hiri kanpaldiak
Hasera batean maiatzaren lehenbiziko astean izan behar ba zen ere, ez da aurrikusitako datetan izango haurrentzako udako hiri kanpaldietarako izen emate prozesua. Balizko jarduera zein balditza eta egutegian egin zitekeen zehaztasun eta segurtasun gehiagoz jakitearen zain dago Udala eta, hortaz, ekainera atzeratzen da balizko izen ematea, modu horretan egitarauaren birdiseinatzea ahalbidetuz osasun erakundeen aginduei egokitzeko. Nahitaezko argitasunak ematen direnean, behar den bezalako hedapena emango zaio egitarauari, Udal webgune hau eta sare sozialak lehenetsiz.