2020eko azaroak 26
Abenduaren 17an bukatuko da Ekonomi Jardueren gaineko Zerga ordaintzeko epea
Abenduaren 17an bukatuko da 2020ko Ekonomi Jardueren gaineko Zergaren ordainagiria ordaintzeko epea. Ordainagiri ez-helbideratuak, berriz, udalaren webaren bidez, 948 012 012 telefonora deituz edo La Caixa edo Nafarroako Rural Kutxako edozein bulegotan ordaindu behar dira.
Ordainagiri helbideratuak abenduaren 17an zordunduko dira banku-kontuetan. Aipatutako epea iraganik, ordaindu ez diren ordainagiriek legearen araberako errekarguak eta interesak sorraraziko dituzte eta betearazpen bidetik kobratuko dira.