2021eko apirilak 23
Abiadura kontrolatzeko kanpainako diru-bilketaren xedea
Martxoaren 15ean, astelehenean, abiatu zen abiadura kontrolatzeko kanpaina Berriobeitiko hainbat tokitan, bide-segurtasuna hobetzeko eta herritarren eskaerei erantzuteko. Bere garaian jakinarazi zen bezala, kanpaina pedagogikoa eta bide-segurtasunekoa da, eta ez zigortzeko borondatea. Hori dela eta, herri bakoitzean lortzen den diru-bilketa guztia horietako bakoitzean inbertituko da hezkuntzarako, prebentziorako eta bide-seinaleen hobekuntzarako hainbat ekintzatan.