2022ko abuztuak 22

Abian da drogen eta beste adikzio batzuen (ludopatía) kontsumoan sentsibilizazio kanpaina

Antsoaingo, Berriozarko, Berriobeitiko, Itzako eta Txulapaingo Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak aurten ere jarri du abian drogen eta beste adikzio batzuen (ludopatía) kontsumoan sentsibilizazio- eta prebentzio-kanpaina, “Ideiak argi dituzu? Zaindu, zaindu gaitezen” lelopean.

Ekimen honen helburua drogen kontsumoarekin eta bestelako adikzioekin lotutako arazoen prebentzioan pertsona guztiok dugun erantzukizun indibidual eta kolektiboari buruzko gogoeta egitea da.

Kartelean genero-ikuspegia txertatu da, eraso sexistak prebenitzeko eta sentsibilizatzeko. Baita kontsumo-jokabideetan arriskuak murrizteko jarraibide batzuk ere.

Volver arriba