2022ko abuztuak 23
Abuztuaren 31n hasiko da 2022-23 udal ikastaroetan izena emateko epea
Abuztuaren 31n hasiko da 2022-23 udal ikastaroetan izena emateko epea, 012 telefonoaren bidez (948 012 012). Epea irailaren 7an bukatuko da eta ez zaio dei-hurrenkerari jaraituko. Plazak baieztatzea eta ordaintzea irailaren 9tik 13ra izango da.
Helduentzat, yoga, pilates (hastapena, leuna eta aurreratua), swing, zumba, gimnasia aktiboa eta erorikoak saihesteko eta mugikortasuna lantzeko tailerra antolatuko dira; gazteentzako jarduera gisa, gazte aisia eskainiko da; eta haur eta umeentzat, Goazekin dantzan (euskaraz), gimnasia erritmikoa, eskalada, esku-pilota (euskara) eta jolas kooperatiboak proposatzen dira.