Artigune, Artikarako gizarte eta kultur gune berria
Udalak gizarte eta kultur gune berria ireki du Artika Berrin. Artigune du izena eta Leonor Akitaniakoaren kalearen 30ean dago. Jendearen parte-hartzea bideratzeko toki bat izan nahi du, halako erreferentzia puntua gizarte eta kultur kontuetarako Berriobeiti Zendeako biztanleentzat; eta zehatzago, Artikakoentzat. Nagusiki, gizarte eta kultur intereseko jarduerak eginen dira, baina, noizbehinka, bestelakoak ere, betiere Kultura Zinegotziak hasiera batez onetsirik.
Gunea astelehenetik ostiralera egonen da zabalik, 8:00etatik 22:00etara. Tokia erabiltzeko eskaerak udal bulegoetan aurkeztu beharko dira, gutxienez ekitaldia egin baino hiru egun lehenago. Orain, Artiguneren funtzionamendua arautuko duen ordenantza ari dira prestatzen. Hemendik gutxira argitaratuko da udalaren webean.
Artigune martxoaren 9an zabaldu zen, hitzaldi baten bidez. Udaleko Familia Aholkularitzako Feli Muñoz psikologoa familia kontzilizazioaz mintzatu baitzen (irudian).