2016ko abenduak 19

ARTIKA BERRIKO MAIATZEKO PLAZAKO AMAK KALEAREN ZIRKULAZIOAREN ANTOLAKETA

Maiatzeko Plazako Amak kalean kalean dauden zirkulazio arazoak eta araudiaren ez betetzeak konpontzeko, irtenbide bat ematen saiatuko gara. Horretarako, aparkaleku zentraletan nolabaiteko topeak jarriko dira. Muga hauen helburua hau da: behar ez bezalako biraketak egitea oztopatzea. Izan ere, biraketa horiek, debekatuak egoteaz gain, arriskutsuak dira eta, behin baino gehiagotan gertatu den bezala, istripuak eta egoera arriskutsuak ekartzen ahal dituzte.

Horrela, norabide aldaketak horretarako egokituriko tokietan egin beharko dira eta lehentasunak eta abiadura mugaz ezartzeko dauden seinaleak errespetatu beharko dira. Zalantzarik gabe, horrek metro batzuk gehiago egitea ekarriko digu, baina, trukean, zirkulazioa seguruagoa izatea bermatuko du, guztion onurarako.

Probaren emaitzak onak badira, kale osoan zehar jarriko dira tope horiek.

Volver arriba