2022ko azaroak 4
Artika eta Berriobeitiko kirol instalazioetako grebak eragindako zerbitzuak
Artikako Kirol Hiriko eta Berriobeitiko Igerilekuetako udal-instalazioen erabiltzaileei jakinarazten diegu urriaren 17az geroztik zerbitzu jakin batzuk kaltetu direla, kirol-sektorean mugagabeko greba baten ondorioz, instalazio horiek kudeatzen dituen enpresa pribatuak kontratatutako langileek greban parte hartu baitute.
Hori dela eta, eman gabeko zerbitzuengatik legozkiekeen itzulketa partzialak urriaren 17an hasitako greba amaitu ondoren egingo dira ofizioz. Sentitzen dugu eragindako kalteak, erabiltzaileen ulermena eta pazientzia eskatuz.