2026ko maiatzak 26

Artika eta Berriogoitiko Haur Eskolak: behin-betiko zerrendak eta izen-emateak

INFORMAZIOA ETA DOKUMENTAZIOA

6/2026 EBAZPENA, urtarrilaren 22koa,  Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baita Nafarroako Foru Komunitatean funts publikoak jasotzen dituzten Haur Hezkuntzako lehen zikloko ikastetxeetan haurrak onartzeko prozesua, 2026-2027 ikasturterako.

Familientzako informazio orokorra

Onarpen-prozesuaren datak eta epeak

ONARTUEN BEHIN-BETIKO ZERRENDAK (Educa Portalean kontsultatu)

IZEN EMATEA EPEA: MAIATZAK 27 ETA 28, BIAK EGUNAK BARNE.

Izen-ematea Berriobeitiko Udalaren egoitza elektronikoaren bidez edo, haurra sartu den Haur Eskolan aurrez aurre egin daiteke. Kasu honetan, aldez aurretik hitzordua eskatuko da, telefonoz edo posta elektronikoz.

Matrikula adierazitako epean egiten ez bada, lortutako plaza galduko da, eta ordura arte haurra egon daitekeen itxaron-zerrendetatik eratorritako eskubideak bertan behera geratuko dira.

BEHARREZKO DOKUMENTAZIOA:

  • Haurra inskribatuta dagoen osasun-txartelaren fotokopia.
  • Familia-unitateko kide konputagarri guztien 2025eko zerga-ekitaldiari dagokion pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren aitorpenaren fotokopia. Hori egiteko betebeharrik ez badu, hori egiaztatzen duen dokumentazio ofiziala eta/edo beste errenta edo diru-sarrera batzuk jaso izana justifikatzen duen dokumentazioa aurkeztu beharko ditu, edo, azken batean, 2025. urteari dagozkion errenten eta diru-sarreren zinpeko aitorpena eta/edo erakunde titularrak urte horretako familia-diru-sarrerak zehazteko beharrezkotzat jotzen dituen dokumentuak. Dokumentu honen entrega atzeratu ahal izango da 2025. urteko Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren aitorpenaren kanpainaren azken egunera arte.
  • Ordainagiriak helbideratuko diren banku-erakundearen kontu-zenbakiaren fotokopia. Kontu-zenbakia (IBAN zenbakia barne) eta titularraren izen-abizenak jaso beharko dira.
  • Matrikulazio-kuota ordaindu izanaren egiaztagiria: 100 €, Caixa ES57 2100 5184 5302 0023 0934. Kontzeptua: matrikulatutako haurraren izen-abizenak.
  • Hala badagokio, haurrari behar bezala arreta emateko beharrezkoa den osasun-informazioa.
  • Hala badagokio, 2026ko urtarrilaren 1etik aurrera izandako jaiotzagatiko familia-unitateko kideen kopuruaren aldaketa egiaztatzen duen dokumentazioa.
  • “Matrikula formalizatzeko eta datuak tratatzeko” agiriak, behar bezala beteta eta bi gurasoek edo legezko ordezkariek sinatuta.

Matrikula gauzatzea Artikako Haur Eskolan

Matrikula gauzatzea Berriogoitiko Haur Eskolan

Diru-sarreren zinpeko aitorpena

Datuen eta irudien tratamendua

Bizikidetza-eskuliburua

Osasuna eta eskola

Tarifak aplikatzeko oinarriak

OHAR GARRANTZITSUAK:
Ekainaren 5etik aurrera, onarpen-eskaera berriak onartu ahal izango dira, egoitza elektronikoan eskabide
orokor bat eginez edo aurrez aurre udaletxean. Onarpen-epe arruntean sortutako itxaron-zerrenda amaitu
ondoren hartuko dira kontuan eskabide berri horiek.

INFORMAZIO GEHIAGO:
Webgune ofiziala: www.berrioplano.es
Artikako Haur Eskola
Leonor de Akitania kalea 8, baxua
Tfnoa 948 21 56 31
artikahe@berrioplano.es
Berriogoitiko Haur Eskola
Nuestra Señora de la Purificación kalea 91
Tfnoa 948 35 15 88
eiberriosuso@berrioplano.es

Volver arriba