2026ko maiatzak 29

Artikaberriko etxebizitza kooperatiboaren proiektuari buruzko bigarren jardunaldi informatiboa

Berriobeitiko Udalak ekainaren 3an ospatuko du Artikaberriko etxebizitza kooperatiboaren proiektuari buruzko bigarren jardunaldi informatiboa. Proiektua pasa den martxoaren 2an aurkeztu zen. Saioa 18:00tan izango da Artikako Gizarte Etxean (María Domínguez kalea, 3) eta etxebizitza bat eskuratu eta proiektuaren garapenean parte-hartu nahi duten pertsona guztiei zuzenduta egongo da.

Jardunaldian zehar, Artikaberriko zuzkidura-lurzati batean aurreikusitako bizitoki-proposamenaren ezaugarri orokorrak aurkeztuko dira, hala nola etxebizitzei lehendabiziko hurbilketa bat, tipologia posibleak eta lankidetza-ereduari lotutako espazio komunak.

Era berean, kooperatiba eratzeko beharrezkoak diren urratsak, erabilera-lagapenaren ereduaren funtzionamendua, honen kokapena etxebizitza babestuaren markoan eta sustatzaile-taldearen antolaketarekin, prozesuan parte hartzearekin eta aurreikusitako hurrengo urratsekin lotutako gaiak azalduko dira.

Jardunaldiaren programa

Aurkezpen instituzionala eta proiektuaren egungo egoera: Berriobeitiko Udala eta Nasuvinsa.

Etxebizitza proiektua eta kooperatibaren eraketa: Prozesuaren talde teknikoa: Orekari, La Replaceta eta Nommad.

Galderentzako eta parte-hartzeko gune irekia.

Bigarren jardunaldi honen ondoren, saio berriak programatuko dira funtsezko gaiak jorratzeko, hala nola bizikidetza ereduaren definizioa, barne antolaketa, sartzeko baldintzak, ekarpen ekonomikoak eta etxebizitza eta espazio komunen konfigurazioa, orubearen aukera errealekin bat etorriz.

Helburua datozen hilabeteetan kooperatiba formalki eratzeko eta proiektuaren definizio teknikoan eta ekonomikoan aurrera egiteko gaitasuna duen talde sustatzaile bat sendotzea da.

Ekimen honekin, Berriobeitiko Udalak etxebizitza-politika publikoak garatzeko konpromisoa indartzen du, etxebizitza eskuratzeko aukerak zabaltzeko, eskuragarritasuna sustatzeko eta lankidetzan, jasangarritasunean eta elkarrekiko laguntzan oinarritutako bizikidetza-moduak sustatzeko.

Volver arriba