2017ko azaroak 30
Artxibatu da goi tentsioko linearen proiektua
Udalez gaindiko proiektua zen, azpiestazio elektriko bat Ezkabarten egiteko eta, aipatu azpiestazio horretatik Orkoienekora, 220 KV-ko linea elektriko bat eramateko, Espainiako Sare Elektrikoak eta Iberdrolak sustaturik. Orain, Nafarroako Gobernuak proiektua artxibatu egin du.
“Orkoien-Ezkabarte 220 kV-ko linea elektrikoa” proiektua 2011n hasi zen, eta Lotza, Berriobeiti, Berriogoiti eta Ballariain bete-betean ukitzen zituen. Nafarroako Gobernuaren arabera, espedientea iraungi da, bi urte joan baitira aurkeztutako alegazioetatik, eta sustatzaileek ez dute erantzunik eman. Beraz, Gobernuak proiektua artxibatu egin du. Etorkizunean, sustatzaileek proiektuari berreldu liezaiokete, baina espediente berria abiarazi beharko lukete.